Menua

2. BATXILERGOKO IKASLEAK ONKOLOGIKOAN

Otsailaren 15ean, 2. batxilergoko 15 ikasle (biologia eta kimikakoak) Donostiako Onkologikoan egon dira, bertako instalazioak ikusten. Harrera ondoren eta sarrera moduan, oso hezigarria izan den minbiziari buruzko hitzaldi bat izan dugu. Gero departamentu desberdinak erakutsi dizkigute: anatomia patologiko eta farmazia departamenduetako laborategiak, medikuntza nuklearrean diagnostiko eta tratamendurako duten tresneria, mamografiak egiteko aparatuak eta erradioterapiarako erabiltzen den “azeleragailu lineala”. Toki guztietan bertako langileek oso azalpen interesgarriak eman dizkigute. Benetan oso bisita aberasgarria izan da.

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu