Menua

Esku Biziak

Pasa den astean Herrikidera hurbildu zitzaizkigun Uzturre zentroko pertsona batzuk Batxilergo 1-eko ikasleei Esku Biziak proiektuaz hitz egitera. Urteak joan ahala sendotzen doan hartu-emana da Uzturre zentroarekin dugun harremana eta oso aberasgarria da bai ikasleentzat eta baita Uzturren bizi edo eguna igarotzen dutenentzat. Esku Biziak proiektua zehazki Herrikide, Uzturre zentroa eta Tolosako TOPIC museoaren laguntzaz eramaten da aurrera eta antzerkiaren eta eskulanen bitartez gizarteratzeko arazoak dituzten pertsonei laguntzeko helburua du.

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu