Estimulazio goiztiarra Herrikiden

(Garbiñe Landaren esperientzia, HHko irakasle eta HEZIko arduradunetako bat bezala.  HEZI: Hirukideko Esimulazi Zentro Integrala)

Badakigu lan honetan, emaitzak ez direla epe laburrean ikusten. Txikitxoekin egiten den lanaren emaitza, ume bakoitzaren bizitzaren zehar ikusiko dugu. Izan ere, gure helburua zera da, ikasle hauei bizitzak aurrean jartzen dizkien erronkei aurre egiteko gai izatea; gure gizarteko bizitzan bere erabakien jabe izanez eta esku hartuz. Azken finean, bizimodu adimentsu bat izatea.

Hori bideratzeko, garaiz bi oinarri sendotzen ditugu:

  • Garunaren antolaketa neurologikoa bermatuz
  • Zentzumenen bitartez haurrari informazioa emanaz.

Baina ez pentsa hasieran hau horren garbi ikusten genuela. Bartzelonan, bereziki, Montserrak ikastetxean bertan formazio desberdinak egin ondoren, galdera asko egiten genizkion gure buruari eta azkenean garrantzitsuenaz jabetu ginen, haurraren onurarako gaudela. Hala, formazio saio horietan ikasitako guztia, lehen bai lehen gure errealitatean txertatu behar genuela erabaki genuen; Tolosan, Herrikiden. Tradizioz, ikaslea gure erdigunean baldin badugu, azken berrikuntzak ezin dizkiegu ukatu.

Txertatutako zenbait ariketetatik, arrakastatsuenak aipatuko ditut: lau hanketan ibiltzea eta brakiatzea. Hauek, erlazio zuzena dute irakaskuntza prozesuarekin. Jakin badakigu, irakaskuntza prozesuaren oinarria idazketa eta irakurketa direla. Ariketa motor hauek lantzen ditugunean subliminalki bi prozesu hauek lantzen ditugu; garunaren funtzio zehatzak bai dira. Lau hanketan, arrastaka eta brakiazioan ibiltzearen automatizazioarekin bi hemisferioak elkarrekin lan egitea lortzen dugu. Gainera, momentu berdinean eta modu berdinean, bien arteko koordinazioa bermatzen da. Bi begiekin batera ikusteko oso garrantzitsua den beraien arteko koordinazioa, ere lantzen da. Aurrerago, eskuaren eta begiaren arteko koordinazioa idazketa prozesuan funtsezkoa izango dute.

Baita ere, haurrek beraien gorputzarekiko koordinazioa handiagoa lortzen dute, honek egunerokotasunean segurtasuna ematen die, hala auto-estimua indartzen dute. Jolasean egiten ditugu ariketa hauek, eta ikaragarri gustatzen zaizkie. Haur bakoitzaren garapena sendotuz erronkak gainditzen laguntzen zaie, segurtasuna eta konfiantza emanez.

Beste aldetik, zentzumenen bidezko estimulazioa dugu. Bizitzako lehen egunetatik sei urte bitartean, garunaren antolaketa neurologikoa bideratzen da. Horregatik epe honetan gure esku dauden estimulu guztiak ematen saiatzen gara. Garai horretan ezinbestekoa da, haurrari emozioa positiboak, segurtasuna, konfiantza eta ilusioa ematea. Badakizute, afektibitateari ematen diogu garrantzia.

Bits entziklopedikoekin, estimulua begietatik eta belarritik iristen da. Izan ere, ikusi eta entzun egiten dute. Izugarria da zenbat hiztegia ikasten duten bits hauekin. Eta berdin, musika programarekin. Aukera ematen diegu pop, jazz, musika klasikoa, euskal musika, etab. entzuteko. Hauekin, musika mota desberdinak entzuteko aukera ematen diegu, gainera kritikoak izaten eta begirunez jokatzen hasten dira eta zer gustatzen zaien edo ez erabakitzen.

Momentu batzuetan emaitza zuzenak ez izan arren, ilusioa eta konfiantza dugu proiektu honetan. Hau gure haurrei transmititu egiten diegu; gero, ilusio hori antzematen zaie.

Ikastetxe eta haurraz gain, guztiz funtsezkoak diren familiak daude. Hauek eginkizun handia dute proiektu honetan, izan ere etxean transmititzen dutena eskolan transmititzen dena baino sakonagoa izan behar duelako. Haurrak badaki etxea eta ikastetxea konfiantzazko bi gune direla, horregatik garrantzitsua da estimua oinarritzat hartuta elkarrekin lan egitea.

how often should a tight fitting respirator undergo a fit test, 3m 8511 particulate n95 respirator with valve 20 pack, masks for black mold, undstrom safety silicone half mask respirator, sahas black cotton face mask, can you get coronavirus from a dog, surgical mask for mold, skull face mask for cancer patients, 3m mask fit home depot, 3m 8200 particulate respirator n95, 3m 8212 respirator, how often to change respirator mask, amazon disposable cpr mask, coronavirus infection control, xsmall n95 mask, do chinese people wear face masks at home, face masks make acne scars worse, provide surgical mask to visitors, what are half face masks for, precaution n95 mask, respirator mask for art, osha requirement n95 mask, 3m full face mask respirator 7800s, how to use a bandana as a dust mask, n95 with rubber, n95 mask for animals, feline coronavirus treatment, ballistic face shield test, ski helmet with face mask, surgical mask structure, how to use the face mask mold, how much time does it take to remove acne from acure cell stimulating face mask, costco shower kit, peter thomas roth face masks, xxl face shield, retinol gold face mask, what do they call pens used to mask information for disposal of papers, walgreens candy bars, strapless surgical mask, how do you get the black face peel off mask, nokia n95 how to turn on, lighter marker than tomboy n95, half face mask motorcycle, fortnite poker face mask, apf respirator, freemans face masks, diy woodworkers dust mask,

Science  fair

Science fair

After discovering some interesting facts about...

Kiropraktika

Kiropraktika

Cristina Urrutibeazcoaren eskutik kiropraktika...