Menua

AGIPAD Hitzaldia Herrikideko familientzat

Familia agurgarria:

Inauteriak atarian dira eta gure gazteak festa giroan bete-betean murgilduta daunenean, oso erraza da alkoholarekin eta drogekin lehenengo harremana izatea.

DBHn prebentziorako programa bat ezarri dugu, eta horren berri eman nahi dizuegu:

Drogen kontsumoaren inguruan dauden azterketa guztiek erakusten digute kontsumoa adinean aurreratzen ari dela. Hala ere, kontsumoak gaztetxoen garapen fisikoan eta psikologikoan izango duen eragina ez dugu horrenbeste ezagutzen, eta horregatik, zaila egiten zaigu haiei laguntzea.

Neurozientziako adituek diotenez, garunak garatzen jarraitzen du 20 urte bitarte. Prebentzioa egitea ezinbestekoa dela deritzote.

AGIPAD elkarteko aditu bat gonbidatu dugu, gurasoekin elkartu eta lagungarriak izango diren jarraibideak jaso ahal izateko.

Hitzaldi honetan honako arloak aztertuko dira:

  • Zuen seme-alabekin egiten den prebentzio-lana
  • Zeintzuk diren arrisku eta babes faktoreak
  • Aisia eta ohitura osasuntsuak
  • Arauak eta limiteak (negoziazioa)
  • Taldearen edo gizartearen presioa (seme-alaba eta gurasoentzat)
  • Adimen emozionalaren garrantzia
  • Zuen kezkak, iritziak, zalantzak…

Beraz informazio hau guztia jaso dezazuen eta gai honen inguruan dituzuen kezkei buruz hitz egiteko, 2018ko otsailaren 5ean, astelehena, arratsaldeko 18:00retan Herrikide Bigarren Hezkuntzako egoitzan Batxilergo 1.A gelan, hitzaldi honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Adeitasunez, Zuzendaritza

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu