Menua

IKASGELATIK HARATAGO

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak marketin mundura gerturatu dira pasa den astean. Iruñako Marketin clubera eta ESIC Unibertsitatera egin dugun bisitan, enpresa mundua eta batez ere marketina modu praktikoan ezagutzeko aukera izan dugu. Marketinak gaur egun duen eraginari buruz hitzaldi bat entzun eta gero, marketinean aditu baten zeregina zein den ezagutu dugu. Ondoren, gure ikasleek workshop batean parte hartu dute; kasu praktiko batetik abiatuta, enpresa batentzat marketin estrategia bat diseinatu behar izan dute. Ideia asko proposatu dira, horietako batzuk oso interesgarriak.

Zorionak egindako lanagatik!

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu