Menua

NENÉren bisita

Elkartasun kanpainaren barruan, gaur gonbidatu berezi bat izan dugu ikastetxean. DBH 3ko ikasleei hitz egitera etorri da Nené. Senegaldarra da, eta 10 urte daramatza Tolosan. Klinikako sukaldean lan egiten du, eta bere familiarekin (emaztea eta 2 urteko seme bat) bizi da, herrian gero eta integratuago. Ikasleei bere esperientzia eta bizipenak kontatu dizkie eta hauek egindako galdera guztiak erantzun ditu. Benetan interesgarria eta hunkigarria izan da testigantza eta ikasleek arreta handiz jarraitu dute hitzaldia.

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu