Menua

Poloniako Elkartrukea

Praga eta Parisera iritsi aurretik bidalitako kronika adibide bikaina dugu Poloniako elkartrukean bizitakoaren idea bat hartzeko: Garberatik ekin genion bideari… eta hori abentura bizitzen ari garena! Municheko ataskoak eta BMW autoak, Auschwitzeko testigantzak eta inpresioak, Krakowiako paisaiak eta txokoak… Autobuseko orduak pilatzen joan dira eta ahal bezala aurre egin diegu: musika, siestak, beldurrezko filmak, badira irakurketa klub baten kide direnak ere. Poznaneraino iritsi ginen azkenean, aurreko egunetako emozioekin, eta familiekin elkartu ginen: ezagunak eta lagun berriak. Haien jaki, tradizio eta kulturak ezagutu ditugu, eta gureak egin. Croissant tailerrak, Poloniako kantak, Torun, museoak… Poznanek badu zer eskaini! Hamaika oroitzapen (eta opari) sartu ditugu maletan Poznan ondoren… Espero dugu maletan sartzen izan ezin ditugun pertsonak, lekuak eta esperientziak berriz ere ikustea!

Penaz abiatu ginen, baina azkar pasa zitzaigun Berlin ikustean! Erste Mai zenez, hau da, maiatzak 1, sekulako giroaz gozatzeko aukera izan genuen, East Side Gallery eta guzti. Hamaika ordu (literal) beranduago hartu genuen hurrengo geldialdirako busa: Praga!

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu