Menua

Senegaleko altxorra

Ikasturte honetako elkartasun-kanpainaren bidez, Itaka-Eskolapioetatik lehen aldiz hurbilduko gara gure elkartasunari indar handiz dei egiten dion errealitate zabal bezain anitzera: Senegaleko misio eskolapioa.

Senegal bera 1963. urtean eskolapioen agerpena izan zuen Afrikako kontinenteko lehenengo herrialdea izan zen. Kataluniatik zetozen lehenengo erlijiosoak urte horretan iritsi ziren Casamanceko eskualdera. Gero, lehenengo erkidegoa sortu, jendartean sustraitu eta euren misioa jarri zuten abian egoera txarragoan zeudenekin. Hasierako abentura horrek fruitu ugari eman zituen hamarkadetan, eta herrialdeko zenbait gunetara hedatu zen eskolapioen gaur egungo agerpen zabalaren hozi moduan, hezkuntza, gizarte eta pastoral arloan hainbat eta hainbat obra dituztela kontuan hartuta. Giza aberastasunaren eta horrelako ekimen zein proiektuen bultzatzaileen konpromisoaren aldeko benetako altxorra.

Gaur egun, Mendebaldeko Afrikako probintzia eskolapioan dago kokatuta, Boli Kostarekin eta eskualdeko beste herrialde bateko fundazio eskolapio sortu berriarekin batera: Burkina Faso. Nabarmendu egin beharra dago herrialde horietako guztietako giza ahalmena handia dela benetan, baina hezkuntza-arloko premia handiak dituztela eta bertako garapen-indizeak planetako txikienetakoak direla, oro har.

Hori dela eta, elkartasun-kanpaina hau ikasturte honetako leloa egia bihurtzeko aukera paregabea dela uste dugu: ZUREKIN +. Lehenengo eta behin, Senegal Itaka-Eskolapioen sarean sartzea oso lagungarria izango da guretzat, gehiago izango garelako eta geure ikuspegia zein konpromisoa zabalduko ditugulako misio eskolapioarentzat erronka eta premia handiak dituen lekuan. Horrez gain, elkartasun-kanpaina bera maila globalean partekatutako jarduera ere bada berez, eta, gure ustez, norberaren ekarpena oso garrantzitsua da gehiago izateko: guztion ahalegina bateratuko dugu, premia handieneko lekuan misio eskolapioari eusteko eta handiagotzeko eta, horren bidez, jende gehiagorengana iristeko, baina, batez ere, txiroenengana eta hezkuntza-gabezia handienak dituztenengana.

Beraz, elkartasun-kanpaina berri honetan laguntzeko eta bete-betean inplikatzeko eskatu nahi genizueke. Gogoan izan orain dela urtebete gure ikasturteko gai nagusitzat hartu genuela urte santu eskolapioaren leloa –Hezi, Iragarri, Aldarazi-, 400 urte lehenago José de Calasanzek abian jarritako misioaren zutabeak kontuan hartuta. Bi leloak uztartuta, eskerrak eman ditzakegu zurekin misio honek aurrera jarraituko duelako eta etorkizunean ere hezkuntza bera eramango duelako muga geografiko, ekonomiko eta kulturaletatik harago, mundu bidezkoagoa eta hobea eratzeko ekarpen moduan.

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu