Zure Eskola Izan Nahi Dugu

ATEAK ZABALIK

Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako aurrematrikula aurkezteko epea urtarrilaren 18tik 29ra zabalik izango da.

Hitzorduak pertsonalak izango dira.
943651027 (Haur eta Lehen Hezkuntza) edo 943670311 (Bigarren Hezkuntza) telefonora deitu edo herrikide@herrikide.eus helbidera idatz dezakezu.

Antolatuko ditugun bisitaldiak hitzartuak izango dira.

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA (San Frantzisko 12)

• Urtarrilaren 14an hasita (astegunetan 29a arte) 10:00etatik 17:30etara zurekin geratzeko prest izango gara.
• Urtarrilaren 20an, 10:00etan hasita 18:30etara luzatuko genuke.
• Urtarrilaren 23an, larunbata, 9:30etatik 12:30etara ere gure proiektua ezagutu dezakezue.

BIGARREN HEZKUNTZA (San Blas 27)

• Familia bakoitzarekin zehaztuko da.

MATRIKULA EGITEKO EKARRI BEHARREKO DOKUMENTUAK:

Aurkeztu beharreko agiriak:
• Umearen eta gurasoen Familia Liburuko fotokopia.
• Eskaera orriak idazkaritzan bete.
• Ikasle, Ama, Aita edo tutorearen Nortasun Agiriaren (N.A.N.) fotokopiak.
• Gurasoen eta haurraren elkarbizitza ziurtagiria.
• Eskolatzailearen gurasoen Banaketa edo Dibortzio kasuetan, adierazten duen egiaztagiria aurkeztu behar da.
• Atzerritik datorren herrialdeko ikaslearen dokumentazio Akademikoa.

ZURE ESKOLA IZAN NAHI DUGU.

Science  fair

Science fair

After discovering some interesting facts about...

Kiropraktika

Kiropraktika

Cristina Urrutibeazcoaren eskutik kiropraktika...