Guraso Elkartea

Guraso Elkartean batu garen aita-amak, auzolanean aritzen gara Herrikide hobetzeko nahian. Gure seme-alaben hezkuntza osotasunean ikusten dugunez, ikastetxeko zuzendaritzarekin batera, norabide horretan doazen ekintzan antolatzen ditugu. Horregatik tarteka, hitzaldiak eta ikastaroak antolatzen ditugu, eta eskolako talde ezberdinekin lankidetzan (Festak eta Euskara adibidez) aritzen gara. Noski, Eskola Kontseiluan denon izenean egiten dugun partaidetza ahaztu gabe.

Ekintza guztiak urtean jartzen diren hamar euroko kuotarekin eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogun laguntzarekin ordaintzen dira. Hala, Eguberri, eskolako jaia, txikitxoen jolas-parkearen mantenuan edota Kirikiño lagundu izan dugu.

Badakizue zuen ideiak ongi etorriak izango direla. Pertsonalki Elkartera gerturatzen bazarete, hobe.
Zuen iritzitarako:
– AMPA Herrikide HH-LH: gurasoak3-12@herrikide.eus
– AMPA Herrikide ESO y Bachiller: gurasoak12-18@herrikide.eus

Zuen asmoak edo gaiak proposatzeko, HH-LHkoak hilabetero astelehenetan elkartzen gara eta DBH/BTXIkoak, hilabetearen azken asteazkenean 18:00etan.
Segi gaitzazu Facebooken.