Menua

Antzerkia

ARDURADUNA

Elena Arambarri

ORDUTEGIA

Lau urtetik aurrera. Astean ordu bat.

 

  • Asteartea: 17:15-18:15
  • Osteguna: 17:15-18:15
  • Ostirala: 17:15-18:15 eta 18:15-19:15
TOKIA

Musika gela.

HELBURUAK

1. Jolasaren bidez ikasleei zenbait ezagutza, trebetasun eta abilezia eman euren ingurunearekin harreman hobeak izan ditzaten.

Jolasa da haurren jokabidearen oinarria eta gizakiaren aktibitatearen parte handi bat. Haurrak behar beharrezkoa du jolasa horrela erlazionatzen baita gainditu  egiten duen errealitatearekin. Jolasa antzerkian ez da zerbait arina edo seriotasunik ez duena, lankidetza eta errespetua lantzeko balio duena baizik.

 

2. Ahozko eta gorputz adierazpena garatu gizakien komunikazioaren funtsezko elementuak baitira.

Gorputz adierazpena zentzu bikoitzean. Alde batetik, mugimendutik emoziora (bere gorputz jarrerak sortzen edo ekartzen diona ezagutzeko aukera ematen dio) Eta mugimendutik emoziora, hau da, ideiak, sentimenduak, oroitzapenak, etabar adierazten ikastea. Gure barne munduaren parte dira eta kasu bakoitzean adierazteko bide bat aurkituko dute mugimendurik egokienaren bidez.

Ahozko adierazpena ingurunearekin  harreman hobea izateko eta gatazkak era positiboagoan konpontzen laguntzeko Hizkuntza menderatzen badu egoera desberdinak hobeto ulertuko ditu eta horrek konponbide egokiagoa aukeratzeko ahalmena ematen digu. Trebetasun hau antzerki tailerrean landuko dugu ahozko adierazpena, irakurketarako motibazioa eta dramatizazioaren bidez.

 

3. Lankidetza eta taldeko lanaren bidez metodologia partehartzailea eta demokratikoa sustatu. Ekintza desberdinen inguruko hausnarketa bultzatu bide honetatik zenbait balore garatu ahal izateko (tolerantzia, errespetua, solidaritatea eta jarrera kritikoa kritikotasuna). 

Talde lana ikasleen artean jarrera kooperatiboa garatzeko, denen behar eta iritziak kontuan hartzen ikasteko eta konfiantza eremu bat sortzeko. Horretarako, denen partehartzea sustatzen duten dinamika eta jolasak egingo ditugu. Ikasturte bukaerarako prestatzen ditugun antzezlanetan protagonismoa txandakatu ere egingo dugu hau guztia lortu ahal izateko.

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu