Menua

Batxilergoa

batxilergoa

HIRUKIDE-ko Batxilergo eskaintza bi modalitate desberdinetan oinarrituta dago:

  • Natur eta Osasun Zientzietako Batxilergoa.
  • Humanitate eta Gizarte Zientzietako Batxilergoa.

Bi ikasturteetan zehar ikasleek hiru motatako ikasgaiak ikasi behar dituzte:

  • Ikasgai komunak: Euskara, Gaztelaina, Ingelesa, Filosofia, Erlijioa, Heziketa Fisikoa (1.) eta Historia (2.).
  • Modalitateko ikasgaiak: ikasleek ikasturte bakoitzean hautatzen duten modalitateko hiru ikasgai ikasi behar dituzte.
  • Hautazko ikasgaiak: Batxilergoko ikasturte bakoitzean hautazko ikasgai bat ikasi behar dute.

Batxilergoko helburua ikasleen bizitzako arlo eta aspektu guztietarako formakuntza integrala osatzea da, hau da, goi mailako ikasketak egiterakoan edota lanbide-mundurako sartzerakoan arrakasta lortzea ziurtatzeko prestakuntza akademiko on bat eskaintzeaz gain, norberaren heltzearen prozesurako laguntza egokia izatea ere.

Etapa hau oso laburra da eta handik gutxira ikasleek beren lanbide-etorkizunerako berriro erabakiak hartu behar dituztenez, orain ere bai tutoreak prozesu honetan ikaslearen laguntzaile bezala duen eginbeharra, eta beste irakasle guztien eta Orientazio Sailaren laguntza eta orientazioak funtsezkoak dira.

Hautatutako Batxilergo modalitatea eta ikasgaien arauera (modalitatekoak eta aukerazkoak) ikasleei eskaintzen zaizkien ibilbide desberdinetaz gain, HIRUKIDE-n Batxilergo Hirueleduna ikasteko aukera badago, euskara eta erdaraz gain, ingelesaren ezagutza eta erabilera bultzatzeko. Honetarako, ingelesa ikasgaia eta 1. mailako tutoretza ematen dituzten orduetan talde txikiagoetan banaketa egiteaz gain, ingelesez emandako hautazko ikasgaia ikasteko aukera eskaintzen zaie.

Azkenez, etapa hau bukatu eta gero, ikasleek goi mailako ikasketetara sar daitezke, bai Lanbide Formakuntza arloan (Erdi eta Goi Mailako Heziketa-Zikloak), baita Unibertsitatean (Unibertsitate Eskola eta Fakultateak) ere. Bigarren kasu honetan, gainera selektibitatea gainditzea ezinbestekoa da.

FAMILIAK EGUTEGIA 2017-2018

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu