Menua

Batxilergoa Herrikiden

I. Batxilergoko ezaugarriak

Unibertsitaterako edota Goi Mailako Lanbide Heziketarako prestakuntza eskaintzen dizue. Gogoratu Unibertsitatera sartzeko, Batxilergoa gainditzeaz gain, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE, lehen Selektibitatea) ere gainditu behar dela.

• Batxilergoa bi mailatan dago antolatuta eta, ikasle bakoitzaren egoerara hobeto egokitzeko, heziketa-ibilbide desberdinak eskaintzen dizkizuegu.

1. mailatik 2.era igarotzeko, ikasleek, gehienez, gainditu gabeko bi irakasgai izan behar dituzte.

Ingelesean, ahozkotasuna sakontzeko, bi orduko gai bat eskaintzen dizuegu 1. mailan.

• Eta Batxilergoa hiru modalitatetan dago antolatuta:
– Zientziak
– Giza- eta Gizarte-Zientziak
– Artistikoa

• Hiru motatako jakintzagaiak ikasiko dituzue:

  • Komunak: Batxilergoko ikasle guztiek ikasiko dituztenak. Ondokoak dira: Gaztelania, Euskara, Ingelesa, Ahozkotasuna ingelesez (1.), Filosofia (1.), Erlijioa, Gorputz Hezkuntza (1.), Matematika (Zientzietara edo Gizarte zientzietara bideratutakoa) eta Historia (2.).
  • Modalitate bakoitzekoak: modalitate bakoitzari jakintzagai batzuk dagozkio eta ikasturte bakoitzean modalitateko jakintzagaiak ikasi behar dituzue.
  • Hautazkoak: maila bakoitzean hauetariko bat ikasiko duzue.

• Horretarako astean 34 (Batxiler 1) eta 33 (Batxiler 2) klase-ordu izango dituzue. Klase guztiak goizeko ordutegian izaten direnez, arratsaldeak libre geratzen dira.

• Etapa honetan Tutoretza pertsonalizatua ezinbestekoa da, etorkizuneko ikasketak eta ondorengo lanbide-bizitza momentu honetan bereziki definitzen ari direlako. Jarraipen indibiduala eragingarriagoa izateko, bakoitzak tutore pertsonala izango du.

• Kontuan izan ere 1. mailan urtero Poloniako ikastetxeekin elkartrukea egiten dugula. Eta frantsesekoentzat, Tolosako Udalak lagunduta eta beste ikastetxeekin batera, Frantziara.

II. HERRIKIDEn eskaintzen dizkizuegun heziketa-ibilbideak

Pertsona bakoitzarengan pentsatutako Batxilergoa

Batxilergoa etapa oso garrantzitsua da eta honen eskarmentuaren arabera, zenbait berrikuntza sartu ditugu Herrikiden. Hemen aurkezten dizkizuegu hauetako batzuk:

1. Irakasleok, eta batez ere tutoreok, bidelagun gara, Tutoretza pertsonalizatuaren bidez.
2. Eduki maila pertsonalizatua dago ikasgai bakoitzean.
3. Metodologia aktiboak erabiltzen ditugu (Proiektu bidezko hezkuntza, pedagogia esperimentala…)
4. Baliabide digitalak (IKT) erabiltzen ditugu, ia testu-liburu guztien murrizketaz .
5. Eguneroko lanari garrantzia ematen diogu.
6. Orientazioa indartzen dugu (mahai inguruak, bisitak…).
7. Kontsulta orduak eskaintzen ditugu.
8. Nota igotzeko aukera anitzak daude.
9. Heldutasun-prozesuan laguntzen diegu, bai bakarka, bai taldean (elkarbizitzak, Kirikiño…)
10. Ikaskuntza eta zerbitzuari garrantzia ematen diogu (Uzturre gerontologikoan lagundu, begiraleak Kirikiño, kiroletako entrenatzaileak, laguntza ikasketetan LH-n eta DBH-n, laguntza haurtzaindegian, kanpaien prestaketa…)
11. Kanpoko tituluak lortzeko prestatzen ditugu ikasleak (euskara, ingelesa, frantsesa, lehen sorospenak, Iturralde eskolarekin aisialdiko begiralea…)

Ekintza hauek eta beste askok, gure ikasleen hautaprobetako emaitzek Euskadiren bataz bestekoaren gainetik egotea baliatzen gaituzte.

DBHko Titulua lortu ondoren eta Batxilergoa ikasi nahi baduzue, Herrikidek ondoko heziketa-ibilbideak eskaintzen dizkizue:

a) Zientziak Marrazketa ikasi nahi duzuenontzat.
b) Zientziak Biologia ikasi nahi duzuenontzat.
c) Gizarte-Zientziak

a) Zientziak MARRAZKETA ikasi nahi duzuenontzat

Ibilbide hau Marrazketa jakintzagaian prestakuntza ona eskatzen duten goi mailako ikasketetan pentsatzen ari zaretenontzat aproposa litzateke. Bestalde, zientziak gustukoak izan baina Biologia arloa gustatzen ez zaizuenentzat ere egokia da. Gogoratu ere, aukera hau hartzekotan, Batxilergoa gainditu ondoren Unibertsitatera edota Goi Mailako Lanbide Heziketa ikasteko aukera biak zabalik mantentzen direla.

Ikasiko dituzuen jakintzagaiak:

1. Maila

2. Maila

Modalitatekoak:

Fisika-Kimika

Marrazketa I

Modalitatekoak:

Fisika + Kimika edo

Fisika + Ekonomia edo

Fisika + Arte edo

Kimika + Ekonomia

Marrazketa II

Hautazko bat:  (ondokoen arteko bat)

Informatika eta komunikazio teknologiak I

Frantsesa V

Kultura zientifikoa

Hautazko bat:  (ondokoen arteko bat)

Informatika eta komunikazio teknologiak II

Frantsesa VI

Psikologia

b) Zientziak BIOLOGIA ikasi nahi duzuenontzat

Ibilbide hau Biologia jakintzagaian prestakuntza ona eskatzen duten goi mailako ikasketetan pentsatzen ari zaretenontzat litzateke aproposa. Bestalde, zientziak gustukoak izan baina Marrazketa arloa gustatzen ez zaizuenentzat ere egokia da. Gogoratu ere, aukera hau hartzekotan, Batxilergoa gainditu ondoren Unibertsitatera edota Goi Mailako Lanbide Heziketa ikasteko aukera biak zabalik mantentzen direla.

Ikasiko dituzuen jakintzagaiak:

1. Maila

2. Maila

Modalitatekoak:

Fisika-Kimika

Biologia-Geologia

Modalitatekoak:

Fisika + Kimika edo

Fisika + Ekonomia edo

Fisika + Arte edo

Kimika + Ekonomia

Biologia II

Hautazko bat:  (ondokoen arteko bat)

Informatika eta komunikazio teknologiak I

Frantsesa V

Kultura zientifikoa

Hautazko bat:  (ondokoen arteko bat)

Informatika eta komunikazio teknologiak II

Frantsesa VI

Psikologia

c) Gizarte-Zientziak: EKONOMIA ikasi nahi duzuenontzat

Ibilbide hau Gizarte-Zientziekin lotura duten goi mailako ikasketetan pentsatzen ari zaretenontzat litzateke aproposa (letrazko ikasketak dira). Gogoratu ere, aukera hau hartzekotan, Batxilergoa gainditu ondoren Unibertsitatera edota Goi Mailako Lanbide Heziketa ikasteko aukera biak zabalik mantentzen direla.

Ikasiko dituzuen jakintzagaiak:

1. Maila

2. Maila

Modalitatekoak:

Historia

Ekonomia

Modalitatekoak:

Filosofiaren Historia

Geografia

Enpresako ekonomia edo

Artearen Historia

Hautazko bat:  (ondokoen arteko bat)

Informatika eta komunikazio teknologiak I

Frantsesa V

Kultura zientifikoa

Hautazko bat:  (ondokoen arteko bat)

Informatika eta komunikazio teknologiak II

Frantsesa VI

Psikologia

III. Ingelesaren indartzea

Ingelesaren garrantziaz jabeturik, ingelesa 3 modutara indartu nahi dugu Batxilergoan:

a) Ingelesa gaiaz gain, astean beste bi ordu “Ahozko komunikazioa ingelesez” 1. mailan.
b) Ingeleseko gaian, minimoa batxilergoko maila da (USE froga prestatzea), baina maila altuagoa lantzen da.
c) Poloniako elkartrukean parte hartuz 1. mailan.

Hiru aukera horietaz gain, ikastetxean bertan ingelesa indartzeko beste aukera batzuk ere izango dituzue: Batxilergo Duala egiteko aukera, gelaz kanpoko ingelesezko klaseak, Cambridgeko azterketara aurkezteko aukera…

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu