Menua

DBH

dbh

Etapa hau 12 eta 16 urte bitarteko gazteek osatzen dute, 18 urte arte egoteko aukerarekin. Gazteek bizi duten egoerari begira, etapa oso interesgarria da. Nerabetasunak garrantzi handia izango du bizitzak exijituko digun heldutasunari aurre egiteko.

Lau urte ditugu heldutasun batetara iristeko eta behar ditugun jakintzagaiak barneratzeko. Jakintza hauek batxilergora edo erdi mailako moduluetarako bideratuko gaituzte. Horretarako itinerario eta aukera desberdinak eskaintzen ditugu ikasketak ikasle bakoitzari egokitzeko asmoz. Guzti hau baliabide teknologiko eta informatiko berrien bidez baliatua dator.

Guzti hau aukera aniztasun zabal batetik. Laugarren hizkuntza bat ikasteko aukera ematen dugu, frantsesa. Baita ere ikasketa denbora hobeki aprobetxatzeko zenbait teknika ikasten ditugu, bizitzan defendatzeko zenbait errekurtso eta baliabide desberdinak maneiatzeko aukera (informatika, teknologia, irratia, telebista).

Aniztasunaren trataera ahaztu gabe. Guztiak desberdinak gara eta desberdin tratatu behar gaituzte, horrela bakarrik atera dezakegu pertsona bakoitzetik duen hoberena.

Orientazio mintegia ere momentu guztietan ikasle eta gurasoen zerbitzura dago. Batez ere erabaki garrantzitsuak hartu behar diren uneetan. Guzti honetan lagungarri izateko, test batzuk pasatzen dira adin desberdinetan.

Horregatik, tutoretzako saioetan bakoitzaren arazoetara gerturatzen saiatzen gara. Ikasketak orientatzen eta ikaslearen heldutasuna bultzatzen. Era berean tutoretza pertsonalaren bidez, ikasleenganako eta gurasoekiko gertutasun bat adierazten saiatzen gara.

Inglesa praktikatze arren eta kultur desberdinak ezagutzeko, Frantziako ikastetxe desberdinekin elkartrukeak egiten ditugu.

FAMILIAK EGUTEGIA 2017-2018

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu