Menua

Haur Eskola

haur-eskola

Haur Hezkuntzako lehen etapari dagokion heziketa unea da, eta bertan 3 hilabeteetatik 3 urte bitarteko haurrak daude. Une honetan, haurraren heziketa osasuntsu baterako zein norbere ikaskuntzarako beharrezkoak diren neurri egokiak hartzen dira. Gainera, haurraren lehen gizarteratze une garrantzitsua izango da.

Jolasa dela medio, hezitzaileek haurraren garapena aberasten duten ekintza ezberdinak burutzen dituzte. Hauekin, honako balore hauek landu nahian: adiskidetasuna, laguntasuna, samurtasuna… Bestalde, hainbat ekintza burutzerakoan aberasgarria da beste haur batzuen jokaerak ikusi eta behatzea.

Geure eskolako eraikuntza zein iharduera ezberdinak, haurren beharren arabera diseinatuak daude. Haurraren garapenerako hain garrantzitsuak diren objetu eta leku ezberdinen aukera zabala eskainiz.

Haur Eskolak, haurraren garapen egokian lagundu nahi dio familiari.

EGUTEGIA HAURTZAINDEGIA 2017 – 2018

EGUTEGI ESKOLARRA HH-LH2017-2018 (1)

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu