Menua

Agenda 21

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du. Aurrera eramateko beharrezkoa da antolakuntza berezi bat. Arduradun eta egitura hauek ezinbestekoak dira:

  • Koordinatzaileak proiektua martxan ipintzen du eta jarraipenaren ardura nagusia du.
  • Talde sustatzailea irakasleek eta zuzendaritzaren ordezkariak osatzen dute. Bere zeregin nagusiak eguneroko dinamizazioa eta antolakuntza dira.
  • Geletako Eko-ordezkariak.
  • Ingurumen Batzordea ikastetxean hezkuntza-komunitateak parte hartzeko organoa da, eta estamentu guztien ordezkariek osatzen dute.

IMG_7623_800x533Eskolako Agenda 21 gai edo arazo baten inguruan garatzen da, eta, horretarako, programaren helburuak ditu oinarri eta erreferentzia. Lantzen diren gaien artean hauexek aipa daitezke: biodibertsitatea, klima-aldaketa, ura, hondakinak, energia, kontsumo-ohiturak, kalean bizi, aztarna ekologikoa, garraioa eta mugikortasuna…

Gaiaren garapena hiru ardatz edo esparru hauen inguruan egiten da:

  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza.
  • Kudeaketa iraunkorra.
  • Eskolako curriculum-berrikuntza.
Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu