Menua

Bitartekaritza

HERRIKIDE ikastetxeak BIZIKIDETZA PLANGINTZA 2006-07 ikasturtean sortu zuen, arlo horretan jada aitzindari izanik. Harrezkero, funtsezko proiektu bihurtu da gurean eta urtero ari gara urrats berriak ematen. Bizikidetza Positiboagoa lortzeko helburua duen plangintza horren atal garrantzitsuetako bat pertsonen arteko gatazkak elkarrizketaren bidez konpontzeko estrategiak garatzea da.

proiektu-orokorraAspaldian hasi ginen ADOSTOKIAK ezartzen eta metodologia hau era egokian erabili ahal izateko ikasle eta irakasleak trebatzen joan gara. Bitartekaritza estrategia horren osagarri zela iritzita, orain bi urte irakasleriak bitartekari izateko formazioa egin zuen. Ildo honetatik, iaz, beste urrats handi bat ematea erabaki genuen, BITARTEKARITZA ZERBITZUA martxan jartzea (ikasleak beraiek dira bitartekari). Proiektu hau garatzeko Talde Koordinatzailea izendatu zen. Talde honek diseinua egin zuen lehendabizi eta kronograma horretan jasotako ekintzak gauzatzen joan gara azken hilabeteotan.

2010-11 ikasturtearen hasieran ikasle bitartekarien aukeraketa egin genuen. Urri-azaro bitartean lan hori bete ahal izateko formazio sakona jaso dugu Talde Koordinatzaileak, bitartekariek eta jangelako begirale batzuk GEUZen eskutik (GATAZKAK ERALDATZEKO UNIBERTSITATE ZENTRUA). Zerbitzu honen berri emateko zenbait ekitaldi ere egin ditugu irakasle, ikasle eta familientzat. Abenduan bertan jarri genuen martxan zerbitzu hau eta orain arte egindako esperientzia oso positiboa izan da. Horrek animatu egiten gaitu aurrera egiteko. Hona hemen LH eta DBHko bitartekariak.

 

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu