Menua

Adimen transzendentala

Adimen transzendentala

Gizakiak berezkoa du bere buruari buruzko galderak egitea. Berezkoa du bizitza eta heriotzari buruzko galderak egitea. Berezkoa du gauzen, animalien eta gizakien jatorriari buruz galderak egitea. Berezkoa du indar edo arrazoi berezi baten bati buruz galderak egitea. Berezkoa du indar (edo Jainko) horrekin harremanetan jartzeko gogoa edukitzea… Baina gizakiak berezko dituen gogo guzti horiek lantzen ez baditugu garatu eta zabaldu gabe geratzen dira.

Herrikide ikastetxean pertsona bere osotasunean hezi nahi dugunez, ezin dugu adimen hori ahaztuta utzi. Horregatik gure tutoretza programetan, gure erlijioko klaseetan, beste ikasgai batzuetan, gure ospakizunetan… adimen transzendentala bultzatzen saiatzen gara.

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu