Menua

Kanpainak

Abegi eta Caritasen aldeko kanpainak

Eskola mailan antolatzen da kanpaina hau, abenduan zehar. Batxilergoko 1. mailako ikasleak arduratzen dira antolaketaz, hasiera batean Sendotzen-1eko gazteak, eta beharrezkoa bada, ikasturte horretako beste ikasle guztien laguntza eskatzen da. Helburua ahalik eta janari eta produktu desberdinen kopuru handiena lortzea da, gero hori guztia Tolosako Abegira eta Caritasera eramateko.

kanpainak1Kanpainak irauten duen bitartean eta hasi baino lehen, ikasleak gelaz gela ibiltzen dira, kanpaina aurkeztuz eta beste ikasle guztiak parte hartzera animatuz, horretarako ekimen desberdinak proposatuz. Saiatzen gara kanpainaren berri ematen, eta horretarako zenbait egunkari eta irratirekin jartzen gara harremanetan, gure ekintzen berri jakin dezaten eta gero hori zabaldu dezaten.

Giza Eskubideen Astea

Gandhiren heriotzaren urteurrena dela eta ospatzen da, urtarrilaren 31n. Aste osoa hartzen da horretarako, eta astelehenetik ostegunera bakearen eta horrekin lotuta dauden zenbait gairen inguruko ariketak eta lanak burutzen dira klaseetan, tutoretzan, erlijioko klaseetan eta ahal den neurrian besteetan ere bai. Helduenentzako, hitzaldi desberdinak antolatzen dira.kanpainak2

Elkartasun kanpaina

Kanpaina hau Aste Santu aurreko bi asteetan burutzen dugu, eta helburua Hirugarren Munduko proiektu baterako dirua biltzea izaten da. Proiektu hori ondo ezagutzen saiatzen gara, gero denoi aurkezteko. Proiektua ekintza konkretua izan dadin bilatzen dugu (eraikuntza bat egin, material jakin bat, tresna berriak erosi…), jendeak ikus dezan gauza zehatz bat lortu nahi dela.

kanpainak3Bigarren Batxilergoko ikasleak dira antolatzaileak. Alde batetik, proiektuaren informazioa biltzen dute, gero gelaz gela ikastetxeko beste talde guztiei aurkezteko. Beraien esku dago ere, ikastetxea girotzea, kartelak, muralak eta halakoak egin eta ipiniz. Bestalde, gelaz gela pasatzen dira, burutuko diren ekintza guztiak aurkeztera, eta denon parte hartzea eskatzera. 

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu