Menua

Kirikiño

Kirikiño Taldea Herrikiden dugun eskolaz kanpoko taldeen eskaintza da. 2003-2004 kurtso hasieran sortu zen, baina esperientzia luzea duen taldea da. Hirukidekin batera, Alkor (Jesusen Alabak) taldearen eta Txantxangorri (Eskolapioak) taldearen elkarketarekin sortu zen.

DSCI6891Bi etapa nagusi bereizten ditugu: Aisialdia (LH 5. mailatik DBH 4. mailara) eta gazteen taldeak (Batxilergo 1, mailatik aurrera). Etapa bakoitzak bere ekintzak burutzen ditu urtean zehar, bere programaketaren arabera eta bere adinari egokituta. Hala nola, larunbateroko ekintzak, mendi irteerak, Eguberri, Aste Santu eta udako kanpaldiak, elkartasun kanpainak… Momentu honetan 380 ikasle eta ikasle-ohi inguru ditugu bertan partaide.

Kirikiño taldearen helburuak sei zatitan biltzen dira, eta atal hauek osatzen dute gure Heziketa Proiektuaren ardatza: formazioa, fede bizitza, taldea, konpromisoa, garapen pertsonala eta gure identitatea.

http://kirikinoaisialdia.wordpress.com/

 

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu