Menua

Bazkalosteko ikastordua

Bazkalosteko ikastordua

estudioa
DBHko ikasleak eskolan bazkaltzera gelditzen diren hiru egunetan (astelehena, asteartea eta osteguna) 14:00etik 14:45era Hirukidek hiru gela zabaltzen ditu ikasten, berriketan edo mahai-jokotan jarduteko. Hain zuzen ere, 12-16 urte bitarteko ikasleek ikasteko gela, talde-lanak egin edo mahai-jokoetan aritzeko gela eta informatika gela eskura dituzte eguerdiko tarteari probetxu ateratzeko eta egin beharreko etxerako lanak aurreratzeko. Zerbitzu honen ardurapean egunero Hirukideko bi irakasle daude.
Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Google Plus-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu