Batxilergoa

I. Batxilergoko ezaugarriak

Unibertsitaterako edota Goi Mailako Lanbide Heziketarako prestakuntza eskaintzen dizue. Gogoratu Unibertsitatera sartzeko, Batxilergoa gainditzeaz gain, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE, lehen Selektibitatea) ere gainditu behar dela.

• Batxilergoa bi mailatan dago antolatuta eta, ikasle bakoitzaren egoerara hobeto egokitzeko, heziketa-ibilbide desberdinak eskaintzen dizkizuegu.

1. mailatik 2.era igarotzeko, ikasleek, gehienez, gainditu gabeko bi irakasgai izan behar dituzte.

Ingelesean, ahozkotasuna sakontzeko, bi orduko gai bat eskaintzen dizuegu 1. mailan.

• Eta Batxilergoa lau modalitatetan dago antolatuta:
– Zientziak eta Teknologia
– Humanitateak1 eta Gizarte Zientziak
– Orokorra*
– Arteak*: Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua – Musika eta Arte
Eszenikoak

*Herrikiden ez dago aukera hau.

• Hiru motatako jakintzagaiak ikasiko dituzue:

  • Komunak: Batxilergoko ikasle guztiek ikasiko dituztenak:
    Batxilergo 1 Batxilergo 2
    Euskara eta Literatura I Euskara eta Literatura II 
    Gaztelania eta Literatura I Gaztelania eta Literatura II 
    Ingelesa I Ingelesa II 
    Erlijioa Erlijioa 
    Heziketa Fisikoa Espainiako historia
    Filosofia Filosofiaren historia
    Tutoretza Tutoretza
    Ahozkotasuna ingelesez  
  • Modalitate bakoitzekoak: modalitate bakoitzari jakintzagai batzuk dagozkio eta ikasturte bakoitzean modalitateko jakintzagaiak ikasi behar dituzue. Gure modalitateetan denok
    Matematika izango duzue, nahiz eta desberdinak izan.
  • Hautazkoak: beste gai bat ikasiko duzue.

• Horretarako astean 34 (Batxiler 1) eta 33 (Batxiler 2) klase-ordu izango dituzue. Klase guztiak goizeko ordutegian izaten direnez, arratsaldeak libre geratzen dira.

• Etapa honetan Tutoretza pertsonalizatua ezinbestekoa da, etorkizuneko ikasketak eta ondorengo lanbide-bizitza momentu honetan bereziki definitzen ari direlako. Gelako Tutoretzaz gain, jarraipen indibiduala eragingarriagoa izateko, ikasle bakoitzak tutore pertsonala izango du.

• Kontuan izan ere 1. mailan urtero Poloniako ikastetxeekin elkartrukea egiten dugula. Eta frantsesa ikasten duzuenontzat, Tolosako Udalak lagunduta eta beste ikastetxeekin batera, Frantziara.

II. HERRIKIDEn eskaintzen dizkizuegun heziketa-ibilbideak

Pertsona bakoitzarengan pentsatutako Batxilergoa

Batxilergoa etapa oso garrantzitsua da eta honen eskarmentuaren arabera, zenbait berrikuntza sartu ditugu Herrikiden. Hemen aurkezten dizkizuegu hauetako batzuk:

1. Irakasleok, eta batez ere tutoreok, bidelagun gara, Tutoretza pertsonalizatuaren bidez.
2. Metodologia aktiboak erabiltzen ditugu (Proiektu bidezko hezkuntza, pedagogia esperimentala…)
3. Baliabide digitalak (IKT) erabiltzen ditugu, ia testu-liburu guztien murrizketaz .
4. Konpetentziak lantzen ditugu.
5. Orientazioa indartzen dugu (tutoretza, mahai inguruak, bisitak…).
6. Kontsulta orduak eskaintzen ditugu.
7. Nota igotzeko aukera anitzak daude.
8. Heldutasun-prozesuan laguntzen diegu, bai bakarka, bai taldean (elkarbizitzak, Kirikiño…)
9. Ikaskuntza eta zerbitzuari garrantzia ematen diogu (Uzturre gerontologikoan lagundu, begiraleak Kirikiño, kiroletako entrenatzaileak, laguntza ikasketetan LH-n eta DBH-n, laguntza haurtzaindegian, kanpainen prestaketa…)
10. Kanpoko tituluak lortzeko prestatzen ditugu ikasleak (euskara, ingelesa, frantsesa, lehen sorospenak, Iturralde eskolarekin aisialdiko begiralea…)

Ekintza hauek eta beste askok, gure ikasleen hautaprobetako emaitzek Euskadiren bataz bestekoaren gainetik egotea baliatzen gaituzte.

DBHko Titulua lortu ondoren eta Batxilergoa ikasi nahi baduzue, Herrikidek ondoko heziketa-ibilbideak eskaintzen dizkizue:

a) Zientzia eta Teknologia Marrazketarekin ala Biologiarekin
b) Gizarte-Zientziak

Gogoratu ere, edozein aukera hartzekotan, Batxilergoa gainditu ondoren
Unibertsitatera edota Goi Mailako Lanbide Heziketa ikasteko aukera biak zabalik
mantentzen direla.

a) Zientzia eta Teknologia MARRAZKETA edo BIOLOGIArekin

Ibilbide honetan Marrazketa ala Biologia aukeratzea jakintzagai horietan
prestakuntza ona eskatzen duten goi mailako ikasketetan pentsatzen ari
zaretenentzat aproposa litzateke.

Ikasiko dituzuen jakintzagaiak:

1. Maila

2. Maila

Modalitatekoak:

– Matematika I
– Fisika eta kimika
– Marrazketa teknikoa I edo Biologia, Geologia eta Ingurumen-Zientziak

Modalitatekoak: (zutabe bakoitzeko bat)

-Matematika II                  -Biologia eta Kimika
-GGZZ Matematika II       -Fisika eta Marrazketa teknikoa II
                                         -Kimika eta Fisika

Hautazko bat:  (ondokoen arteko bat)

– Informazioaren eta komunikazioaren teknologia I
– Frantsesa V
– Kultura zientifikoa

Hautazko bat:  (ondokoen arteko bat)

– Informazioaren eta komunikazioaren teknologia II
– Frantsesa VI
– Psikologia

b) Gizarte Zientziak: EKONOMIA ikasi nahi duzuenontzat

Ibilbide hau Gizarte-Zientziekin lotura duten goi mailako ikasketetan pentsatzen
ari zaretenentzat litzateke aproposa (letrako ikasketak dira).

Ikasiko dituzuen jakintzagaiak:

1. Maila

2. Maila

Modalitatekoak:

• GGZZ Matematika I
• Mundu garaikidearen historia
• Ekonomia

Modalitatekoak:

• GGZZ Matematika II
• Enpresa eta negozio ereduen diseinua
• Artearen historia

Hautazko bat:  (ondokoen arteko bat)

– Informazioaren eta komunikazioaren
teknologia I
– Frantsesa V
– Kultura zientifikoa

Hautazko bat:  (ondokoen arteko bat)

– Informazioaren eta komunikazioaren
teknologia II
– Frantsesa VI
– Psikologia

III. Ingelesaren indartzea

Ingelesaren garrantziaz jabeturik, ingelesa beste modutara ere indartu nahi dugu Batxilergoan:

a) Ingelesa gaiaz gain, astean beste bi ordu “Ahozko komunikazioa ingelesez” 1. mailan.
b) Ingeleseko gaian, minimoa batxilergoko maila da (USE froga prestatzea), baina maila altuagoa lantzen da (B2).
c) Poloniako elkartrukea 1. mailan antolatzen dugu (ingelesa eta gaztelania).
d) Europa mailan Erasmus + eta eTwinning proiektuak aurrera eramaten ditugu.
e) Batxilergo Duala egiteko aukera.

IV. Erabakiak hartzeko, kontuan hartu beharrekoak

• Ahal den neurrian, Heziketa-ibilbideak aurrerago jarraituko dituzuen ikasketekin edota lanbide-etorkizunarekin lotuta egon behar du. Kasu askotan, honelako erabakiak oraindik ez daudenez hain finkatuta, HERRIKIDEn ahalik eta ibilbide zabalenak eskaintzen zaizkizue.

• Hala ere, ibilbide bat hautatu behar da, eta horrelako bidegurutzeetan maiz gertatzen den bezala, argi izan behar dugu hautaketa bakoitzarekin beste ibilbideak alde batera uzten ditugula. Zalantzan bazabiltzate, gutxien murrizten dizuen ibilbidea hartu beharko zenukete.

• Kontuan hartzekoak dira ere egin dituzuen testen emaitzak eta horrekin lotuta egon diren tutoreekin izandako elkarrizketak eta orientazioak.

• Gaitasuna oso garrantzitsua den arren, ez ahaztu askotan zerbait egiteko motibaturik sentitzen garenean, uste genuena baino askoz gehiago saiatzen garela eta gai garela oztopo asko gainditzeko.

• …

FAMILIAK EGUTEGIA 2023-2024