Biologiako ikasleak Biogipuzkoa osasun ikerketa zentruan

Gaur, otsailaren 17an, DBHko 4. mailako biologiako ikasleak Biogipuzkoa ikerketa zentroan izan dira. Bisitak bost tailer txiki zituen. Horien bidez, zahartze-prozesuarekin lotutako hainbat alderdi ezagutzeko aukera izan dute. Biogipuzkoa ikertzaileen eskutik eta errealitate birtualaren bidez, zelula baten barruan murgildu dira; listuaren bidez beren DNAren laginak lortu dituzte; saguen garunean agertzen diren zahartze-zantzuak ikusi dituzte; ehunen laginak tindatu ondoren mikroskopioan ikusi dituzte; eta haien erreflexuak nola dauden aztertu dute.

Galtzakomik  2024

Galtzakomik 2024

2024ko Galtzakomik lehiaketan Herrikideko Gari...

Industria  Eguna

Industria Eguna

Abenduaren 12an DBH 4. mailako ikasleek Adegik...