Bouger le monde

Hasiera eman diogu DBH3n Erasmus+ programaren barruan egingo dugun “Bouger le monde” proiektuari! Emozioz eta irrikaz buru-belarri lanean hasi dira gure ikasleak, etorriko direnekin egingo dutena prestatzen.

Proiektua azaroaren 3tik10era bitartean Tolosan hasiko da AE Damiao De Goes Alenquerreko (Portugal) ikastetxetik etorriko diren 10 ikaslerekin batera. Proiektuaren bigarren zatia martxoak 16-23an izango da Alenquer herrian. Guztion artean, naturan kirola egitea sustatzea, ingurumenaren iraunkortasunaren sentsibilizazioa eta bizimodu osasungarriak izatea helburu dituen proiektua aurrera eramango dugu. Horretarako, euskal kulturan hain oinarrizko ditugun elementuak landuko ditugu : mendizaletasuna, mendi orientazioa, bertako produktuen azoka, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra, sagardoaren prozesua eskolako baratzatik hasi eta bertako sagardotegi batetik ateratzen diren botiletara iritsi arte, herri kirolak… Hau guztia kultura ezberdinen onarpena, enpatia, elkarzaintza eta nola ez hizkuntzak (ingelesa eta frantsesa) lantzen ditugun bitartean.

Esperientzia guztiz aberatsa bai hemen eta baita Alenquerren ere izango duguna. Gure ikasleak hezteko eta pertsona bezala hazteko balio izango duena.  « Bouger le monde » proiektuarekin guztion artean mundua mugitu dezagun!

Galtzakomik  2024

Galtzakomik 2024

2024ko Galtzakomik lehiaketan Herrikideko Gari...

Industria  Eguna

Industria Eguna

Abenduaren 12an DBH 4. mailako ikasleek Adegik...