Abenduaren 12an DBH 4. mailako ikasleek Adegik antolatutako Industria egunean parte hartu zuten. Gure inguruko enpresetan dauden profil profesionalak eta beharrak gertutik ezagutzea izan da ekitaldi honen helburua eta horretarako inguruko 3 enpresa bisitatzeko aukera izan dugu: Pasaban, Insalus eta Munksjo.
Mila esker egindako harreragatik!
