Non bizi naiz? izeneko proiektuaren 3. edizioa burutu dugu batxilergo 1eko ikasleekin. Tolosako Udalarekin elkarlanean, instituzioak hobeto ezagutzeko aukera paregabea izan dugu. Gazteen ahotsak entzun eta udal politiketan eta gizarte hobekuntzan modu aktiboan parte hartzea da proiektuaren helburu nagusia. Ea zer nolako proposamenak egiten dituzten aurtengo gazteek! Ez da erronka makala!
