LH6 eta DBH1eko ikasleek proiektu bateratua hasi dute Herrikide Bigarren Hezkuntzako egoitzan. Tolosa jasangarriago bat lortzeko helburuarekin, bi ikasturtetako ikasleak taldeka ekin diote hiru eguneko lanari. Hasierako urduritasunak gainditu ondoren lanean dihardute jo ta su!
