HIRUKIDEn betidanik kalitatezko zerbitzua eskaini nahi izan dugu, kudeaketan bikaintasunaren aldeko apustua eginez. Ikasturte hauetan hezkuntza komunitatearen ahalegina, lana eta inplikazioaren ondorioz 2008-2009 ikasturtean zilarrezko “Q”a lortu dugu (EFQM Europako kudeaketa eredua).
Hauek izan dira urte hauetan eman ditugun urrats nagusiak:
- Prozesuen maparen diseinua eta berrikuspenak: HIRUKIDEk ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren prozesu guztiak bertan jasota ditugu.
- Prozesuen diseinua eta inplantazioa: lan handia egin dugu prozesuak gure errealitatera egokitzeko eta prozesuen hedapena bultzatzeko.
- Barne eta kanpo ebaluazioak: Barne ebaluazioei esker, ikastetxearen arlo garrantzitsuenen hausnarketa sakona burutuz, HIRUKIDEren diagnostikoak lortu ditugu eta urte hauetako plangintzetan hobekuntzak sartu ditugu. Horretaz gain, Kanpo ebaluaketa prestatu eta jaso dugu: azterketa horretan kanpoko ebaluatzaile talde batek ikastetxea nola kudeatu eta zein emaitza lortzen ari garen aztertu du, Zilarrezko “Q”a jaso dugularik.
- Formazioa: ikasturte hauetan langileok EFQM ereduari buruzko etengabeko formazioa jaso dugu (Plangintza Estrategikoa, prozesuen kudeaketa, lidergoa, pertsonen kudeaketa, auditoretzak, barne ebaluazioa,…).
- Barne bezeroen (pertsonala) eta kanpo bezeroen (ikasleak, familiak) beharrei erantzuna egokia emateko, asetze mailaren neurketa sistemak ezarri ditugu: inkestak zabaldu, datuak aztertu eta emaitzak aurkeztu ditugu. Azterketa hauen ondorioak plangintzetan kontuan hartu ditugu.
- Etengabeko hobekuntza filosofiaren ildotik jarraituz iradokizunak jasotzeko sistema ezarri dugu, denon proposamenak kontuan hartzeko.
Kalitatezko kudeaketagatik zilarrezko Qa lortu izana ez da gure azken helburua, etengabeko hobekuntza baizik, honek gure lan eraren etengabeko ebaluaketa eskatzen baitigu bikaintasunaren ildotik jarraitzeko eta azken finean Tolosaldean hezkuntza zerbitzu hobea eskaini ahal izateko.