Gelaz kanpoko ekintzak

2026–2027 ikasturtea

Gelaz kanpoko ekintzak

Eskola-orduetatik kanpo, kirola, teknologia, artea eta musika bezalako ekintzak aukeratu ditzakete ikasleek. Hemen duzu ikasturteko eskaintza osoa.

Aukeratu zure seme-alabaren maila
Aukeratu ekintza
MK

Multikirola eta Jolas Hezi

Ikastetxeak antolatua
  • LH1–LH2Astelehena17:15–18:15etaAsteazkena17:15–18:15Jolas HeziKanpoko kiroldegia
  • LH3–LH4Astelehena17:15–18:15etaAsteazkena17:15–18:15MultikirolaKiroldegia / Frontoia / Patioa
  • LH5Asteartea17:15–18:15etaOsteguna17:15–18:15MultikirolaKiroldegia / Frontoia / Patioa

Multikirola: astegunetako ordutegiari larunbateko jarduera edo partidua gehitzen zaio. Larunbateko ordutegiak ikasturtean zehar zehazten dira.

Harremana: Egoitz Jauregui · gke@herrikide.eus

Ikusi multikirolaIkusi Jolas Hezi

KE

Kirol egokitua

  • LH1–LH6Astelehena17:15–18:00etaOsteguna17:15–18:00Jolas Hezi kirol egokituaHEko hool-ean
Harremana: Herrikide · gke@herrikide.eus
GR

Soinketa erritmikoa

  • HH4–LH1Astelehena13:45–14:45Erdiko patioa
  • HH4–LH6Asteazkena13:45–14:45Erdiko patioa
Harremana: Arantxa Aristondo · aran_tolosacf@hotmail.com · 605 70 77 29
Soinketa erritmikoa
RM

Robotika mixtoa

Gaurkotek
  • LH3–LH4Astelehena12:45–13:45Liburutegia
  • LH1–LH2Astelehena13:45–14:45Liburutegia
Harremana: Gaurkotek · gaurkotek@gaurkotek.eus · 623 10 20 76
Robotika mixtoa
KL

Mekanografia

Kluppy
  • LH4–LH6Astelehena12:45–13:45Proiektu gela
  • LH4–LH6Astelehena13:45–14:45Proiektu gela
  • LH4–LH6Osteguna12:45–13:45Proiektu gela

USB teklatu bat beharrezkoa da. Salgai eskuragarri.

Harremana: Kluppy · info@kluppy.com · 943 44 56 48
Mekanografia
ED

Euskal dantza

  • LH2–LH6Asteazkena12:35–13:35Azpiko kiroldegia
  • LH1Asteazkena13:45–14:45Azpiko kiroldegia
  • HH4–HH5Osteguna13:45–14:45Azpiko kiroldegia
Harremana: Amaiur Luluaga · amaiurluluaga@gmail.com
Euskal dantza
MD

Dantza eta musika

Naturaren Doinuak
  • LH2–LH6Osteguna12:45–13:45Erdiko patioa
  • HH4–LH1Osteguna13:45–14:45Erdiko patioa
Harremana: Naturaren Doinuak · naturarendoinuak@gmail.com · 662 28 54 17
JU

Judo

  • HH4–LH1Asteartea17:15–18:15Psiko gela
  • LH2–LH6Asteartea18:15–19:15Psiko gela
Judo
XA

Xake

  • LH1–LH6Ostirala13:45–14:45Liburutegia
Harremana: Jokin Mendia eta Mikel Aretxaga · tolosaxake@gmail.com
Xake
Ez dago ekintzarik maila horretarako.
Jakin behar duzuna
Nola eman dezaket izena?

Izen-ematea ikasturte hasieran egiten da, inprimaki baten bidez. Ikasturtea hasita ere izena eman daiteke, taldea beteta ez badago: idatzi gke@herrikide.eus helbidera. Kuota izena ematen den hilabetetik aurrera ordaintzen da.

Urria proba-hilabetea da

Urrian ekintzak probatu daitezke (hilabete hori ordaindu behar da). Azaroan ekintza batean izena emanda jarraitzen baduzu, ikasturte osoko konpromisoa hartzen duzu eta kuota ordaindu behar da, ekintzara joan ala ez.

Baja nola eman

Baja urriaren amaierara arte eman daiteke (urria bakarrik ordainduko da). Gero ez da bajarik onartzen, arrazoi medikoak edo antzekoak justifikatuta ez badaude. Baja emateko, idatzi gke@herrikide.eus helbidera.

Gutxieneko taldeak

Talde bakoitzak gutxieneko ikasle kopurua behar du abian jartzeko. Kopuru hori lortzen ez bada, ekintza ez da egingo.

Ikasleak nola ibiltzen dira?

Begiraleek ikasleak patio nagusian jasotzen dituzte eta bertan uzten dituzte. Eguerdiko ekintzetan jantokiko begiraleei uzten zaizkie; arratsaldekoetan, familiei.

Nork ematen ditu ekintzak?

Ekintza gehienak kanpoko enpresek eta irakasle autonomoek ematen dituzte; ikastetxeak espazioa jartzen du. Multikirola eta Jolas Hezi ikastetxeak berak antolatzen ditu.

Informazio hau 2026-2027 ikasturtekoa da eta alda daiteke. Zalantzarik? gke@herrikide.eus