Jolas-Hezi

HERRIKIDE

Jolas Hezi

LH1 eta LH2 · Jolasean mugitzen ikasi

Zer da?

Jolas Hezi Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa da, Eskola Kirolaren barruan. 6 eta 8 urte bitarteko haurren garapen motorraren, kognitiboaren, afektiboaren eta sozialaren oinarriak lantzen ditu.

!Ez da kirol jakin bat, ezta zaintza-zerbitzu bat ere: jolas mugituak dira, plangintza batekin, haurrak gero edozein kiroletan ondo has daitezen.

Zer landuko dute?

Bakarkajauziak, oreka, igo eta jaitsi
Buruz burubaloia jo eta hartu
Kolaborazioatalde-erronkak
Kolaborazio-oposizioatalde-jolasak
Ziurgabetasunaherri jolasak eta aiton-amonen jolasak
Adierazpenakeinuak, erritmoa eta euskal dantzak

Saio bat nolakoa da?

1Topaketazirkuluan agurtu eta gaurko erronka
2Jolasak3-4 jolas, jolastu eta hausnartu
3Agurrazirkuluan, zer ikasi dugun

Ikasturtea hilabetez hilabete

Urria

Talde-jolasak eta bakarkako trebetasunak
Azaroa

Talde-jolasak, keinuak eta erritmoa
Abendua

Euskal dantzak eta dantza herrikoiak
Urtarrila

Talde-erronkak eta zirkuituak
Otsaila

Erronka kooperatiboak eta pilota
Martxoa

Punteria jolasak
Apirila

Herri jolasak eta pilota
Maiatza

Talde-jolasak eta aiton-amonen jolasak

Ordutegia eta lekua

Astelehena eta asteazkena
17:15–18:15
Herrikide (barneko eta kanpoko polikiroldegia, patio zentrala)
3 talde, LH1 eta LH2 nahastuta, begirale bana

Zergatik da garrantzitsua?

Kirol Eskolaren hurrengo etapetarako prestatzen ditu
Konfiantza eta autoestimua indartzen ditu
Neskek beren gaitasunetan konfiantza izan dezaten laguntzen du, eta kirola ez uzten

Eta gero?

LH3tik aurrera, Multikirola.

Multikirola ikusi

Zalantzak edo arazoak?

Eskola kiroleko koordinatzailea

Egoitz Jauregui

gke@herrikide.eus

Idatzi

Familien harremana koordinazioarekin da, ez begiraleekin.

Edukia: Gipuzkoako Foru Aldundiaren JolasHezi programa (Athlon).