Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Egunaren harira, urtero bezala, ikastetxeko talde guztietan jarduera desberdinak egin ditugu. Ikasle, irakasle eta ikasle ohiei egindako elkarrizketak entzun, karaokea, euskararen erabilpenari buruzko dinamika desberdinak saio barruan burutu, eta amaieran ekitaldi batekin borobildu dugu eguna. Pandemia egoera dela eta ez da nahi genuen bezain jendetsua izan, baina ondoren eskola osora zabalduko dugu. Gaurko eguna prestatzen lanean aritu diren guztiei ESKERRAK ematea dagokigu, guraso, ikasle ohi, eta bereziki EUSLE ekimenean lau astetan zehar parte hartu duten ikasleei. Denon artean zaindu dezagun euskara, gaur, eta datozen egun guztietan!

Galtzakomik  2024

Galtzakomik 2024

2024ko Galtzakomik lehiaketan Herrikideko Gari...

Industria  Eguna

Industria Eguna

Abenduaren 12an DBH 4. mailako ikasleek Adegik...