Etorkizunerako gizakiak hezten gauden heinean, gizartea zentzu kritikoan begiratzen irakasten diegu gure ikasleei; eta kritikotasun horren ondorioz gustuko ez dituzten gauzak aldatzeko urratsak ematera animatu. Horregatik Herrikide ikastetxean Ikaskuntza eta zerbitzua programa dugu martxan. Honen baitan ekintza desberdinak sartzen dira, guztiak ikasle, ikasle ohi, irakasle edo gurasoen denbora dohain eskaintzeko helburuarekin. Hala nola:
- Eskola Laguntza. Batxilergoko ikasleak eta gurasoak Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoei eskolako arloekin laguntzeko.
- Aisialdiko begiralea. Kirikiño Aisialdi taldeko begirale izateko.
- Kirol entrenatzailea. Herrikide kirolak taldeko begirale izateko.
- Bidezko merkataritza. Ikasle, irakasle zein guraso bidezko merkataritzako produktuak salgai jartzeko.
- Uzturre zentroko kolaboratzailea. Aitona-amonei konpainia egiteko.
- “Manos vivas” proiektua. Uzturre zentroaren eta Topic zentroaren arteko kolaborazioa.
- Euskara batzordea.
- Agenda 30.
- Ikasle bitartekariak.
- Kanpainetan guraso boluntarioak.