Ortzadar gela

Ortzadar gela Herrikide Bigarren Hezkuntza eraikinean kokatua dagoen gela egonkorra da.

Herrikide eskola inklusiboa den honetan, 4 ikaslez osaturik dagoen gela bat da eta helburu nagusia da hezkuntza inklusibo eta sozial batean heztea, eskolak ematen dituen aukera anitzak aprobetxatuz.

Ekintza desberdinak partekatzen dira eskolako beste kideekin eta komunitatean bizikidetza bermatzen da. Baina oinarrian, ikasle hauen ongizatea bermatzea, ikaskuntza prozesua sustatzea eta egunerokotasunean beharrezkoak eta baliagarriak diren tresnak eskaintzea da proiektu honen funtsa eta ildoa.