Herrikiden dugun altxorrik handiena gure heziketa komunitatearen inplikazioa eta babesa da. Mundu berri batekin amesten dugu eta hau errealitate bihurtzen ari gara. Horregatik gure ikastetxean pisu handia dute pertsona boluntarioek.
Boluntarioek mundu berri bat praktikan jartzen dute. Solidarioagoa, justuagoa, pertsonak ahalduntzen ditu, taldekidetasuna bultzatzen dute, zaurgarrienak goratzen ditu, sostengarritasuna eta bakea bultzatzen dute…
Eta Herrikiden oso zorionekoak garela esan dezakegu, boluntario askorekin kontatzen baitugu. Kirikiño aisialdi taldean, kirol begirale eta entrenatzaile bezala, Trastevere proiektuan (partikularrak ordaindu ezin duten ikasleei laguntza akademikoa ematea) 100dik gora dira ikasle, ikasle-ohi, familia eta langileen artean.
Txiki txikitandik bultzatzen dugun proiektua da, bereziki Ikaskuntza eta Zerbitzua metodologiaren bidez. Dozenaka proiektu aurkeztu genitzake IeZ dinamikan: Mugi, Goyeneche zentruarekin ditugun proiektuak, Uzturre gerontologikoan, KIDE, Agenda 30, Txikipedia, irakurketa kolaboratiboa… Guzti hauen berri gure web orrian eta sare sozialetan aurki dezakezu.