Fundazioak

Itaka-Escolapios Fundazioa

Itaka-Escolapios Fundazioa eskolapioek eta bere senidegoek bultzaturiko erakundea da gure ingurune eta beste kontinenteetan bere xedea aurrera eramateko. Mundua eraldatzeko eta etorkizun hobea prestatzeko hezkuntza dela modurik onena pentsatzen dugu belaunaldi berriek arduraz bere alderik onena eman dezaten.

Orain urte batzuk jarri zen martxan eta aurrera eramaten diren proiektuak hauek dira:

  • Kirikiño Aisialdi taldea
  • Begirale Formazioa Iturralde eskolarekin
  • Sentsibilizazio proiektua
  • Kanpaina ezberdinak antolatzea
  • Laguntza eskolarra
  • Kooperazioa

Ekintza gehienak boluntarioen bidez aurrera eramaten dira.

BELAGUA_09_210Esan bezala, bertan ere Iturralde eskola dugu. Hau, astialdiko hezitzaile eta gizarte eta kultur animatzaileen eskola da. Gipuzkoako Foru aldundiak onartutako eskola bat da eta bideratzen dituen titulazioak Eusko Jaurlaritzaren titulazio ofizialak dira. Iturralde eskolak 2 motatako kurtsoak eskaintzen ditu. Alde batetik, Begirale kurtsoa bi urtetan zehar egiten dena larunbat eta asteburu ezberdinetan. Eta, bestetik, Zuzendari kurtsoa urte betean betetzen da eta larunbat eta asteburu ezberdinetan.

Ikastaro hau heziketaren alde pauso bat eman dutenei zuzendua dago. Helbururik garrantzitsuena, pertsona heziketarako prestatzea da eta ekintza hau ahal eta hoberen egin dezan dagoen gunean (ume artean, taldean, familian, gizartean, begirale taldean…). Era berean, begiralea zenbait teknikatan hornitu nahi da, heziketaren hausnarketarako eta bere jokaeren ebaluaketa bat egin dezan erreferentzi bat edukiaz.

http://www.itakaescolapios.org


FASFI Jesusen Alaben fundazioa

Fasfi fundazioa, Jesusen Alabek duen elkartasun fundazioa da. Bere xedea talde eta herri pobretuenei, heziketaren bidez, laguntzea da. 2003 urtetik aurrera fundazio zibila da bolondres laiko askok bertan parte hartuz. Une honetan Brasil, Argentina, Colombia, Paraguay, Venezuela Cuba, Dominicar Errepublika, Cuba, Bolivia, Bangladesch, Tailhandia, Vietnan, Txina eta Filipinetan eta Espaiñiako zenbait leku behartsuenetan lanean ari da.

Giza boluntarioen parte hartzea bultzatzen du pertsonaren garapen osoa eta orekatua lortzeko, gizon-emakume guztien senidetasun giroan aurrera jarraitzen laguntzeko.

http://www.fasfi.org