Hizkuntzen ezagutzak mundura irekitzen gaitu eta era berean gurea maitatzen laguntzen digu. Herrikideko hezkuntzaren hizkuntza ardatza euskara da, baina honez gain beste hiru hizkuntza ere ikasi ahal ditzakete gure ikasleek. Gaztelania eta ingelesa derrigorrez guztiontzat eta frantsesa Bigarren Hezkuntzan hautazkoa.
Gaur egungo gizartean ingelesak paper ukaezina jokatzen du eta Herrikiden hortaz kontziente gara. Gure helburua Batxilergoa amaitzean, gure ikasleak gutxienez B-2 mailarekin irtetea da. Eta hori lortzeko baliabideak txiki-txikitatik hartzen ditugu:
- 3 urteko gelan ikasleak ingelesez hitz egiten hasten dira.
- Metodologia berritzaileak erabiltzen ditugu.
- Gai desberdinak ematen ditugu ingelesez (LH: DBH: Biziko zati bat eta gizarte zientziak. Batxilergoan: Ahozkotasuna indartzeko gai propioa)
- Gelaz kanpoko ekintzak Bridge-Lakunza akademiarekin dugun akordioari esker indartzen ditugu.
- Ziurtagiri desberdinak ateratzeko prestatzen ditugu (B1, B2 edo C1).
- Kanpo ebaluazioak egiten ditugu gure maila neurtzeko eta hobekuntza neurriak hartzeko.
Eta garrantzitsuena, gure irakasleak, gai honen garrantziaz jabeturik, etengabeko formakuntzan eta hobekuntzan murgildurik daude ikasleei ahal den eta hobekien ingelesa erakusteko.
Herrikiden, helburu estrategiko honi jarraituz, garrantzia handia dute ere ikasleen elkartrukeek eta proiektu internazionalek. Hau horrela izanik, 4 elkartruke ditugu momentu honetan, Erasmus+ zertifikatua eta hainbat proiektu internazional abian E-twinning plataformari esker. Ingelesa praktikan jartzearekin batera, munduaz ikasteko gai gara eta munduari gurea irakasteko, horrela aberasten bait gara guztiok.