
LH3 eta LH6 bitartean dauden ikasleek hartzen dute parte astean behin.
Arduraduna
Egoitz Jauregui
Harremanetan jartzeko: gke@herrikide.eus
Helburuak
- Kirolarekin bat datozen ohitura osasungarriak barneratzea.
- Kirol hastapenean lehen pausoak ematea.
- Euskaraz erabiliz kirolaz gozatzea
- Talde giroan arauekiko eta aurkariarekiko errespetuz aritzea.
Saioen antolaketa
- Gimnasioan, frontoian eta eskolako patioan egiten dugu.
- Beroketa desberdinak.
- Joko bakoitzeko arauak azaldu.
- Partiduen ordutegiak azaldu eta gimnasioko taulan oharrak jarri.
- Kontaktua baloiekin eta joko moduan ariketa desberdinak egin.
Ikasiko ditugun kirolak
Lehen Hezkuntzako haurrak: Areto Futbola, Saskibaloia, Eskubaloia, Esku Pilota, Herri Kirolak, Atletismoa, Badmintona.
Lehiaketak
Astebururo izango ditugu partiduak, larunbatetan goizean beti, urrian hasi eta maiatzean bukatuko dugu.