Gaur egun ikastetxeetan, etorkizuneko pertsonak hezitzen ari gara, gaurko eta etorkizuneko gizartea eraldatzen ari gara. Eta honek arduraz jokatzea eta etengabeko formakuntzari ezinbesteko garrantzia ematea bultzatzen gaitu.
Hezkuntzak metodologia berritzaileak eskatzen ditu, aurrekoak eman dizkigun onurak eta esperientziak uztartuz. Herrikiden, horretaz jabeturik, Haurreskolatik Batxilergorarte metodologia aktiboen aldeko apustua egin dugu. Ikaslea da bere ikasketen protagonista aktiboa, beraien partaidetza, interakzioa eta hausnarketa bultzatuz.
Metodologia hauen adibide dira Herrikiden:
- Ikaskuntza kooperatiboa
- Proiektuen bidezko hezkuntza (Bizi)
- Ikaskuntza eta Zerbitzua
- Flipped Classroom edo klase inbertitua
- Digitalizazioaren indarra
- Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza
- Irakurketari ematen diogun garrantzia
- STEAM proiektuak
- Ekintzailetza (Start Innova)