Nortasuna

Gure ikasleen profila

Herrikiden ikasleak konprometituak, kreatiboak eta autonomoak izan daitezen laguntzen diegu, horrela bakarrik izango direla egiazko zoriontsu sinisten baitugu.

Ikusmira

HERRIKIDEk, bere inguruan, punta-puntako ikastetxea izan nahi du ondorengo ezaugarriengatik:

Heziketa kristaua, euskalduna eta kalitatekoa emateagatik.

Pertsonaren arlo guztiak hezteagatik.

Berrikuntza pedagogikoa bultzatzeagatik.

Eleaniztasuna lantzeagatik.

Ikasle eta familiei arreta berezia eskaintzeagatik.

Langileriaren inplikazioagatik.

Herrikide osatzen dugun guztion partaidetza bultzatzeagatik.