Algara, zoriona, irribarrea,… nahasten dira aste honetan hausnarketa, otoitza eta lanarekin. Gure hiru zaindarien astea da. Azaroaren azken egunetan ospatzen dugu, hotza eta euria hasten direnean.
Herrikideko zaindariak hiru ditugu: María Güel, Ama Kandida eta Jose Kalasanz.
Maria Güel Tarragonan jaio zen Valls herrian 1848. urtean. Bere inguruko beharrei so eginik, gaixoak zaintzen hasi zen eta ondoren ume txikientzako egoitzak antolatzen. Garaiko beharrei hobeki erantzuteko “Mariaren Bihotzeko Alaba Misiolariak” kongregazioa sortu zuen.
Ama Kandida berriz Andoaindarra dugu. 1845. urtean Berrozpe baserrian jaioa. Bere inguruko emakumeen egoera larria ikusirik zerbait egin behar zuela nabaritu zuen. Honela Salamankan “Jesusen Alaben” kongregazioa sortu zuen, orduko eta gaurko beharrei erantzuteko asmoz.
Jose Kalasanz berriz 1557 Hueskako Peralta de la Sal herrian. Erromara apaiz ikasketak egitera joan zen, baina bertako umeen egoera larria ikusirik bere bizitza eskaintzea egokiago iruditu zitzaion. Honela, “Eskolapioen Ordena” sortu zuen eta honekin batera, Europako dohaineko lehenengo eskola.
Hiru pertsona hauen bizitza eta laguntza ospatzeko, astean zehar ekintza desberdinak egiten ditugu. Alde batetik, hausnarketa eta otoitz mailan, bokazioa lantzen dugu eta bestetik, festa eta jaia ere izaten da, jolas, kirol txapelketak, buruhandi, pelikula, etab-ekin.
Eskolaz kanpoko ekintzetan ere Zaindariak badute beraien zer esana. Kirikiñon adibidez, larunbat horretan adin ezberdineko gazteekin ekintza ezberdinak antolatzen dira.