ZER DA KIRIKIÑO AISIALDI TALDEA?
Kirikiño Aisialdi Taldea (Kalasanz kideak) Herrikiden dugun eskolaz kanpoko proposamen hezitzaile eta pastorala da. Bertan gazteek LH5. mailatik aurrera parte har dezakete. Adin bakoitzari egokitutako ekintzak, mendi irteerak, Eguberri, Aste Santu eta udako kanpaldiak, kanpainak… egiten dituzte, boluntarioz osatutako hezitzaile talde batek bultzaturik. Momentu honetan 300 ikasle eta ikasle-ohi inguru ditugu bertan parte hartzen.
Taldea ondorengo etapatan banatuta dago, bakoitza berezi egiten duten ezaugarriekin, baina helburu berdinekin: formazioa, fede bizitza, taldea, konpromisoa, garapen pertsonala eta zaindarien antzera bizitzea.
Etapak:
- Koxkorrak: LHko 5. eta 6. mailako ikasleek osatzen dute. Jolasean oinarritutako metodologia dute, taldean bizitzeko proposamena barneratzeko. Larunbatetan elkartzen dira ekintzak egiteko. Euren udarako kanpaldia Barrian izaten da.
- Bizkorrak: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek osatzen dute. Jolasarekin batera, ekintzak eta beste mota bateko dinamikek garrantzia hartuko dute, taldean elkar banatzearen garrantzia ikasiz. Larunbatetan elkartzen dira ekintzak egiteko. Euren udarako kanpaldia Belaguan ospatzen dute.
- Helduak: DBH 3. Eta 4. mailako ikasleek osatzen dute, dinamikek garrantzia irabazten dute jolasa erabat ahaztu gabe. Larunbatetan elkartzen dira ekintzak egiteko. Euren udarako kanpaldia Pirinioetatik ibilaldi bat izaten da.
- Bidean: Batxilergo 1 eta 2ko ikasleek osatzen dituzte talde hauek. Ostiralero biltzen dira euren bizitzen inguruan gogoeta egin eta prozesuarekin jarraitzeko. Eskolan ospatzen diren Eguberri eta Elkartasun kanpainak bideratzen dituzte. Udaran auzolandegiak egiteko aukerak izaten dituzte eta taldeko hezitzaile edo beste proiektu bateko boluntario izateko proposamena jasotzen dute.
- Kate: Ikasle ohiek osatzen dituzte talde hauek. Ostiraletan biltzen dira. Euren ibilbidean aurrera egin eta gertuko etorkizunean Senidego Eskolapioaren parte izan nahi duten gogoeta egiteko. Udaran auzolandegiak egiteko aukerak izaten dituzte eta ikasturtean zehar hainbat aukera proposatzen zaizkie.
Zeintzuk dira gure jarduera nagusiak?
- Asteko jarduera: larunbat guztietan 16:00etatik 18:00etara, jolasak, tailerrak, dinamikak egiten dira.
- Hiruhilabeteko txangoa: Hiruhilabete bakoitzean mendi irteera bat egiten da.
- Ekintza bereziak: Errege kabalgata, probintziako ekintzak…
- Bi kanpaldi labur: Gabonetan eta Aste Santuan hiru eguneko (bi gau) elk
- Udarako kanpaldia: Taldeko partaideek bere adinari egokitutako udarako ekintza bat egiten dute, 7 eta 10 egun bitartekoa, adina eta taldearen ezaugarrien arabera. Ekintza hau kuotatik kanpo ordaintzen da.
- arbitzitzak egiten ditugu.
- Iñauterietako konpartsa: Astelenitan dantzan ateratzen gara Tolosako kaleak alaituz. Ekintza hau kuotatik kanpo ordaintzen da.
Zertarako egiten ditugu?
- Jolaserako, laguntasunerako eta hazkunderako gune izateaz gain, haur eta
- gazteei fedea modu hurbil eta adinera egokituan bizitzeko eta ezagutzeko aukera eskaintzen da.
- Bizitzaz, zentzuaz, balioez eta konpromiso solidarioaz hausnartzen laguntzen duten esperientziak sustatzen dira.
- Herrikideko hezkuntza proposamenean oinarritzen da, pertsonaren hezkuntza integrala (gorputza, adimena eta espiritua) uztartuz.
Nolakoa da gure antolaketa?
- Hezitzaileak boluntarioak gara, prestatutakoak (Aisialdiko begirale tituludunak edo ikastaroa burutzen) eta konprometituak.
- Eskolako etapak errespetatzen dira.
- Proposamena balioetan oinarritzen da: elkarbizitza, elkartasuna, euskal kultura, euskara, errespetua eta hazkunde pertsonala.
- Parte-hartze kuota 31 €-ko 10 hilekotan banatzen da (2025-2026), eta Iñauterietako konpartsa eta udako kanpaldiaren ordainketa aparte egiten da.
Harremanetarako emaila: kirikinoaisialdia@gmail.com
Informazio gehiagorako sartu Kikiriñoko web orrialdera: