Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza 6 eta 12 urte bitarteko umeak jasotzen dituen etapa da. Adin hauetako ikasleak lantzen dituzten gaitasunak hauek dira: motrizak, kognitiboak, harreman sozialetarakoak eta traszendenteak.

Urte hauetan gauza berri ugari ikasten dituzte, baina, batez ere, arlo instrumentalak direnak lantzen dira: irakurketa, idazketa eta kalkuloa.

Etapa honetan ikaskideekin eta helduekin dituzten harremanak aberasten dira: elkarrizketa eta komunikazioaren bidez. Talde lanaren bitartez parte hartzen, erantzunkizuna eta elkarrenganako errespetoa barneratzen dute.

Tutoretza, ekintza osagarri eta beste hainbat esperientzien bidez balioak barneratzen dituzte norbere buruarekin, besteekin eta naturarekin harmonian bizitzen ikasteko.

Hau guztia euskaldun giro jatorrean, gure herriko eta Euskal Herriko ohitura eta tradizioak berriztatzen; ikaslea bere heziketaren arduradun sentiarazten dioten metodología aktiboak erabiliz eta egungo teknologiaz baliatuz.

EGUTEGIA HH-LH 2023-2024