HAUR HEZKUNTZAKO bigarren zikloak 3–6 urte bitarteko ikasleak kontenplatzen ditu. Eskolan igarotzen dituen lehen urte hauetan esperientzi aberatsa eta atsegina bizi dute haurrek.
Haur Hezkuntzak haurraren garapen osoa sustatzea du helburu, bizitzako lehen urteak oinarrizkoak baitira garapen horri laguntzeko eta berau finkatzeko hainbat dimentsio sozialean, kognitibo-linguistikoan, mugimenduzkoak eta oreka pertsonalari dagokionean.
Ikasleek, bere gorputza ezagutzen doazen heinean, hobeto kontrolatzen ere ikasten dute eta autonomoagoak izaten hasten dira, honek hainbat esperientzi berri eta atsegin dastatzera bultzatzen ditu.
Joko eta beste hainbat ekintzen bidez besteekiko harremanetara irekitzen dira. Horretarako, hizkuntza barneratzeak garrantzi handia hartzen du. Beren beharrak, sentimenduak, nahiak espresatzeko aukera ugari bizi dituzte. Asko gozatzen dute ipuinak eta antzeko kontakizunekin.
Familia eta eskolaren bidez ingurune sozial eta eta fisikoaren ezaguera ere lortzen dute horretarako prestatuta dauden ekintzen bidez.
Hurbiltasunak, poztasunak, eta maitasunak sortzen duten giroa aurkitzen dute HHko umeak ikastetxean, bera baita egokiena heziketa lanerako.