Langileen inplikazioa

Herrikide guztion artean egiten dugun ikastetxea da, heziketa komunitate osoari esker. Baina horien artean daude 100 baino gehiago diren hezitzaile profesional taldea. Irakasle, idazkari, orientatzaile, administrari, garbitzaile, mantenuko arduradunak… denok helburu berdinarekin: gure hoberena eskaini gure ikasleen alde. 

Bi eraikinetan egon arren, gure arteko harremana eta koordinazioa handia da. Lan talde ugari osatzen ditugu eta ikasleekin bultzatzen dugun antzera, lan kooperatiboa eta elkarlana da gure lan ardatza.  

Herrikideko langile guztiok, bat egiten dugu Nelson Mandelaren ondorengo esaldiarekin: “Hezkuntza da Mundua aldatzeko erabil dezakezun armarik boteretsuena”. Eta honek mugitzen gaitu gure lana gogoz eta ilusioaz egitea. Gure ikasleen alde, gure herriaren alde eta Mundu justuago eta hobeago baten alde. Herrikiden, honen aldeko apustua sendoa egiten duten profesionalak aurkituko dituzu, hezitzaileak aurkituko gaituzu.