Zaindarien Astea

Zaindarien astea ospatzen gabiltza Herrikiden. Bigarren urtez egoerarengatik mugatuta, baina betiko ilusioarekin. Aurten, gainera, urteurren bereziak ospatzen ditugu: Ama Candidak sortutako Jesuitinen kongregazioaren 150. urteurrena ospatzen ari gara, Jubileoa ere deitua. Eskolapioen kasuan ere badugu zer ospatu: azaroaren 20an ospatu genuen ordena erlijioso gisa aitortzearen IV. mendeurrena.
Alaitasunez ospa dezagun bi ameslari hauen ametsak bizirik jarraitzen duela. Aste hau eskolaren helburu eraldatzailea mahai gainean jarri eta indarberritzeko aukera izango delakoan, jarrai dezagun elkarrekin Ametsa eraikitzen.

Kiropraktika

Kiropraktika

Cristina Urrutibeazcoaren eskutik kiropraktika...

Start  Innova

Start Innova

Kultura ekintzailea sustatzeko nahian 2....