Irailaren 18an batxilergo 1eko biologiako ikasleak Topicen antolatu diren AMALUR jardunaldietara joan dira. “Etorkizuna bizirik dago. Biodibertsitatea, aldaketa globala eta aukera profesional berriak” lelopean hitzaldi desberdinak entzuteko eta film labur batzuk ikusteko aukera izan dute. David Sanchezen (Donostiako Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren zuzendaria), Félix Díezen (Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria), Ainhoa Lecuonaren (ilustratzaile zientifikoa) eta Sara Lizarzaren (ozeanografoa eta itsas ingurunearen kudeaketan aditua) eskutik etorkizunean aurki ditzaketen aukera profesional desberdinak ezagutzeko parada izan zuten.




