Goizeko otoitza
Egunero, tutorearen esku dago otoitza egunaren hasieran egitea. Otoitza, hausnarketa, abestiak…
Ikasturte hasiera
Lehenengo egunak girotu ondoren, mailaka ospakizuna egiten dugu elizan, eskerrak emanez ikasteko aukera eta indarrak eskatuz arduraz ibiltzeko.
Zaindari astea
Aste honetan, fudatzaileen bizitza kontutan izanda, esker-otoitza egin ohi da heziketarako deia entzun zutelako egun batean eta beste kideekin hasi zutelako bide hau. Otoitza ere egiten da, gaur egun, heziketa lan horretan jarraitzen duten irakasleengatik. Seigarren mailakoek, Ama Kandidaren etxea, Andoainen bisitatzen dute. Han, eukaristia eta etxea bisitatu ohi dute. Eta Hezkuntza Elkarteko kideak eukaristia izan ohi dute 2. Batxilergokoak pastoral taldekin prestatua. Bertan eskolari eskerrak ematen dizkiote momentu ezberdinak gogoratuz eta irakasleak ere bere hitza dute ikasle hauen prozesuan.
Abendua-Gabonak
Gabonak prestatzeko, abendu giroa zaintzen dugu sinboloak, abestiak eta jarrerak landuz Berri On hau jasotzeko.
Giza Eskubide Astea
Horrekin lotutako otoitzak prestatzen dira.
Garizuma
Hausterre ospakizunarekin hasiera ematen zaio LH 4. mailatik gora arte. Astero, igandeko ebanjelioraekin loituta bihotz berritzearekin loturiko otoitzak eta hausnarketak egin ohi dira.
Aste Santua
Aurrez edo ondoren ospatzen da Jesusen heriotza eta biztuera.
Maria
Maiatzean, Izaskunera igo, Mariaren jarrera ikusi eta eredu moduan, Erlijio liburuekin bat eginez, Maria Amari otoitza.
Ikasturte bukaera
Ikasturte bukaera mailaka, elizan esker otoitz egin ohi dugu.