Menua

Eguberri Kanpaina 2019

Etxe desjabetzea, krisia, langabezia … Gaur egun gizartearen egoera larria da.
Badakigu ez dela erraza etxeko ekonomia kudeatzea. Guri ere ez zaigu gehiegi
sobratzen. Baina ziur gaude dugun horretatik zerbait emateko gai garela.
Urtero bezala, Eguberri garaian, Herrikidek eta aurten Atzegik ere, solidario izateko
aukera ematen digu. Eskolako Bidean 1eko gazteok (Batxilergo 1), Abegi eta Caritas
erakundeekin elkar lanean, zure laguntza txiki hori (baina aldi berean oso handia)
emateko aukera luzatzen dizugu.
Oso gauza sinplea eskatzen dizugu: ekarri eskolara luzaro irauten duten jakiak,
garbiketako produktuak edota eguberritakoak. Gure lana zuk emandako hori gehien behar
dutenei helaraztea izango da.
Bestetik, Abegik boluntarioak behar ditu bere lana aurrera ateratzeko. Baten bat,
asteko bi ordu emateko prest badago (behar duen jendearekin tarte bat pasa, konpainia
eman eta afaria zerbitzatzen lagundu), jar dadila kontaktuan eskolako Pastoral
Taldearekin.
Noiz eta non?
– Abenduaren 9tik 20ra. Herrikiden (geletan).
– Abenduaren 14an Arratsaldeko 7etan. Herrikideko eukaristian, San Frantzisko 12.
– Abenduaren 13an. Arratsaldez (16:00). Tolosako supermerkatuetako ateeta,
– Abenduaren 14an Goizez. Tolosako supermerkatuetako ateetan.
Aldez aurretik, Eskerrik asko zuen laguntzarengatik eta Eguberri zoriontsuak izan
ditzazuela.

Bidean I eta Herrikideko Pastoral taldea

Facebook-en elkarbanatu
Twitter-en elkarbanatu
Emailez elkarbanatu