Munduan nonbait!

Kanpainaren erdia egin dugu jada. Elkartasun urratsak ospatu ditugu eta kanpainaren bigarren zatiari gogoz eta ilusioz eusten diogu. Aurten Itaka-Escolapios fundazioak mundu mailan dituen hainbat proiektu ezagutu eta laguntzeko helburuarekin burutuko dugu gure kanpaina. Baina kontua ez da soilik beste errealitate batzuk ezagutzea, baizik eta gure ingurunea hobetzeko zerbait egitea. Arazo garrantzitsuak konpontzen lagunduko diguten proiektuetan parte hartu ahal izango dugu. Arazo benetan larriak: jatekorik ez izatea, ikastetxera joateko aukerarik ez izatea, naturaren egoera larria, mutilen eta nesken arteko aukera ezberdintasunak, herrialde batzuen eta besteen arteko errespetatu ezak sortzen dituen arazoak… Gure ekintzak, txikiak badira ere, mundu osoko pertsonengan eragin dezakete.

Larunbateko bideoa ikusi dezakezue jarraian:

Zubiak  eraikitzen

Zubiak eraikitzen

  LH6 eta DBH1eko ikasleek proiektu bateratua...

Bolivia  2025

Bolivia 2025

Boliviako Potosín, "HARIAK LOTUZ BIZITZAK...

Non  bizi  naiz?

Non bizi naiz?

Non bizi naiz? izeneko proiektuaren 3. edizioa...

Mikromunduak

Mikromunduak

Mikromunduak benetako munduak birsortzeko aukera...