Tolosako Udaletik bideratuta, ostiral honetatik hasita Palestinaren egoeraren inguruko hainbat ekimen antolatu dira herri mailan. Ikastetxeok ere hainbat ekintzetan hartzeko konpromisoa hartu dugu eta Herrikidekoak honako hauek dira:
Azaroak 9 (astelehena), 9:00-10:30: Tolosan bizi diren bi Palestinadarrek bideratutako hezkuntza saioa DBH 4ko ikasle guztientzat.
Azaroak 19 (osteguna), 11:00-13:00: Palestine 1936 filma Leidorren Batxilergoko ikasle guztientzat
Mila esker Ahmed Haddad irakatsi diguzun guztiagatik!!!




